22/3/10

Ezkutuko altxorrak

"2003ko martxoan joan nintzen estreinako aldiz New Yorkera, Bush presidenteak irakierri emandako ultimatuma bukatzear zegoela. Elizabeth Macklin idazleak gonbidatuta joan nintzen, musikari lagun batzuekin batera, Manhattaneko lokal batzuetan emanaldiak egitera. Emanaldi horietako batean, Bowery Poetry Club izeneko aretoan, hizkuntzei buruz sekula entzundako definiziorik ederrena esan zidan Phillip Levin idazle newyorktarrak.

Euskara deigarri egin zitzaiola esan zidan. Bazuela gure hizkuntzaren berri aurretik ere, ezagutzen zituela euskaraz idatzitako testuak. Irternetetik eta. Behin baino gehiagotan saiatu zela hitz horiek zer esan nahiko zuten asmatzen. Ezta hurrik ere. Baina zerbaitek atentzioa deitu zion: testuan agertzen ziren x guztiek.

"Altxorraren mapa ematen du zuen hizkuntzak" esan zidan, "gainontzeko letra guztiak ahaztu eta x letran soilik arreta jartzen baduzu, altxorra non dagoen jakin desakezula ematen du".

Ezagutzen ez duzu hizkuntza bati buruz esan zitekeen gauzarik ederrena zela hura bururatu zitzaidan, altxor baten mapa".

Bilbao - New York - Bilbao
Kirmen Uribe

4/3/10

El gran 'Gabo'

"Nunca hice nada distinto de escribir, pero no tengo vocación ni virtud de narrador, ignoro por completo las leyes de la composición dramática, y si me he embarcado en esta empresa es porque confío en la luz de lo mucho que he leído en mi vida".



Memoria de mis putas tristes / Gabriel García Márquez
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...