Euskara deigarri egin zitzaiola esan zidan. Bazuela gure hizkuntzaren berri aurretik ere, ezagutzen zituela euskaraz idatzitako testuak. Irternetetik eta. Behin baino gehiagotan saiatu zela hitz horiek zer esan nahiko zuten asmatzen. Ezta hurrik ere. Baina zerbaitek atentzioa deitu zion: testuan agertzen ziren x guztiek.
"Altxorraren mapa ematen du zuen hizkuntzak" esan zidan, "gainontzeko letra guztiak ahaztu eta x letran soilik arreta jartzen baduzu, altxorra non dagoen jakin desakezula ematen du".
Ezagutzen ez duzu hizkuntza bati buruz esan zitekeen gauzarik ederrena zela hura bururatu zitzaidan, altxor baten mapa".
Bilbao - New York - Bilbao
Kirmen Uribe
1 comentario:
Ez dakit euskara berauren hiztunontzat altxorrera iristeko mapa izango ote den. Ziur dakidana da euskararentzat egunero egunero gerturatzen zaizkion hiztun berriak direla altxorrik ederrena. Eta Gorkari, Kirmeni eta beste askori esker, harribitxi handia heldu (iritsi zein hazi) zaio euskarari.
Publicar un comentario